ONGI ETORRI-BIENVENIDOS

Bolunta - Centro Asociaciones Ganbara.C/Ronda s/n 3º planta. 48005-Bilbao


2013(e)ko urriakren 30(a), asteazkena

COMPARECENCIA DE KIDETZA EN LA COMISION DE JUSTICIA

RECUERDO EMOCIONADO A NUESTRA VICEPRESIDENTE MARISOL PALACIOS

COMPAÑEROS DE KIDETZA ESTUVIERON APOYANDO Y DANDO ANIMOS




En la intervención inicial hubo en la comparecencia el presidente de KIDETZA inició su intervención haciendo una mención y recuerdo a nuestra vicepresidenta fallecida en 2010,Marisol Palacios Landaluce,una mujer que toda su vida luchó por la igualdad,la defensa de los derechos de los menores y la mediación familiar.Inició con todos nosotros este proyecto y hoy en la presentación del mismo ha estado presente en el recuerfdo y corazón de todos nosotros.Ella estaría muy contenta de ver la brillantez de la exposición y defensa que su hija Marta ha hecho del proyecto.
Desde la sala continua socios de KIDETZA que han podido venir a pesar de ser dia laboral nos han estado animando y dando fuerzas.




 





COMPARECENCIA DE KIDETZA EN LA COMISION DE JUSTICIA EN LA PRENSA

2013-10-30

Kidetzak zaintza partekaturako lege proiektua moldatu du, adostasun bila

Eztabaidagai ziren hainbat puntu moldatu ditu; Legebiltzarrak ez du hasi oraindik lege hori onartzeko tramitea

Jon Rejado Gasteiz
Kidetzako ordezkariak, atzo, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean egindako agerraldian. / RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
«Zaintza Partekatuaren Legea aho batez onar dezatela nahi dugu». Hitz horiekin arrazoitu ditu Marta Blanco Kidetzako abokatuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako ekinbideak. Hain zuzen ere, Guraso Bananduen Elkarteen Euskadiko Federazioak zenbait proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrak 2012ko udan aintzat hartu zuen herri ekinbide legegilea «hobetzeko». Bide batez, agerraldiaren bidez izapideak azkartzeko eskatu diete legebiltzar taldeei.

Eztabaidagai nagusien gainean proposatu ditu Kidetzak «hobekuntzak». Gurasoak banatzen direnean zaintza partekatua «lehenesteko» proposamena aldatu dute, lehenik eta behin. Proposamen horrek «gaizki-ulertuak» eragin zitzakeela azaldu du Justo Saez kidetzako presidenteak, neurri hori «automatikotzat» jo zitekeelako.

Gai horretan Espainiako Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri duela azaldu dute, eta gaineratu hori aintzat hartu dutela. Hau da, gurasoak banatzean zaintza partekatua «arau orokorra» izatea proposatu dute, baldin eta adingabearentzat kaltegarria ez bada. Hori horrela izan dadin gurasoetako batek neurri hori eskatu beharko du.

Genero indarkeriagatik salaketa tarteko banandu diren gurasoei dagokien puntua ere aldatu nahi du Kidetzak. Kasu horietan, salaketa argitzen den arte epaileak zehaztutako zaintza behin-behinekoa izatea proposatu du. Epaia behin betikoa denean zaintza berrikusteko aukera arautu nahi du. Indarkeria matxistagatik salaketak egonda ere zaintza partekatuari atea zabaltzen ziola leporatu zioten Kidetzaren proposamenari, baita zigortutako kasuetan ere. «Inoiz ez dugu nahi izan genero indarkeria kasuetan zaintza partekatua ezartzea», nabarmendu du Blancok. Jatorrizko testuak «zalantzak» sortzen zituela-eta, ideia «ondo» azaltzeko, aipatu aldaketa proposatu du Kidetzak. Auzibideak iraun bitartean hartutako neurriak behin-behinekoak izatea «kokapen juridiko egokia» duela gaineratu du.

Etxebizitza, bost urterako

Herri ekinbide legegileko testuak arautu nahi zuen etxebizitzaren «berehalako» likidazioak kritikak piztu zituen, eta Kidetzak hori ere aldatu nahi du. Proposamen berriak «behar gehien» duen gurasoari uzten dio etxebizitza, bost urteko epean. «Bost urteko epea bikotekide bakoitzak bere bizitza berrabiarazteko eta egonkortzeko tarte egokia dela uste dugu», azaldu du Blancok. Hortik aurrera etxebizitza likidatuko litzateke, eta, bertan bizi zenaren «behar egoera» mantenduko balitz, alokairu sozialeko etxebizitzarako sarbidea arautzen du Kidetzaren proposamenak.

Etxebizitzaren erabilerari buruzko aldaketaren eskutik, guraso bakoitzaren egoera ekonomikoa ere beste modu batean arautzearen alde egin du Kidetzak. Diru sarrerak baloratu beharrean, bikotekide bakoitzaren «gaitasun ekonomikoa» kontuan hartzearen alde egin du. Hain zuzen ere, azaldu du diru sarrerek ez dituztela kontuan hartzen gastuak. «Etxebizitza bikotekide ohiari eta seme-alabei bost urterako uzten dienak nolabaiteko ekarpena egiten du, eta horrek eragiten dizkion gastuak ere aintzat hartu behar dira».

Aldaketa horiekin batera, mantenu pentsiorako funts bat sortzea ere proposatu dute aldaketetan, egungo egoera ekonomikoak eragin ditzakeen arazoei irtenbidea emateko. Halaber, banandu nahi duten gurasoei epaileak bitartekaritza zerbitzuen berri eman diezaiela arautu nahi dute, baita gurasoek plan bat aurkeztea ere behin banatutakoan elkarren artean eta seme-alabekin izango duten harremanen berri emanez.

Gaur egun, geldirik

Kidetzak abiarazitako herri ekinbide legegileak 85.000 sinadura bildu zituen, eta 2012ko ekainaren 30ean tramiterako onartu zuen Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak. Herri ekinbide legegilea izateagatik ez zen bertan behera geratu legegintzaldi aldaketarekin. Ordea, Legebiltzarreko Mahaiari dagokio tramiteak berrabiaraztea, eta, gaur-gaurkoz, ez du horrelakorik egin. Hori egingo balu, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeak lantalde bat sortu beharko luke, zuzenketak egin eta irizpena idazteko.

2013(e)ko urriakren 23(a), asteazkena

FIESTA CORRESPONSABILIDAD FAMILIAR

CONCURSO FOTOGRÁFICO "ROMPIENDO ROLES"

Bases del Concurso Rompiendo Roles Abipase. 1. Podrá participar toda persona adulta con un/a menor como mínimo. 2. Cada participante debe ser el/la autor/a de la foto presentada o estar en posesión de sus derechos. 3. Las fotografías deberán adecuarse a este tema del concurso: Rompiendo roles. (Fotos en la que se muestran diferentes profesiones y/o actividades tradicionalmente asignados a uno de los sexos, y realizado por el otro sexo.) 4. Las personas participantes deberán enviar cada fotografía con su título correspondiente a la siguiente dirección: abipase1@gmail.com. 5. El envío deberá ir acompañado de los datos personales del participante: nombre y apellidos, e-mail y teléfono de contacto. 6. El jurado premiará aquellas imágenes que destaquen por su originalidad y creatividad. 7. El mismo día de la exposición tendrá lugar la entrega de premios. 8. La participación en este certamen de fotografía implica el conocimiento y aceptación de las bases del concurso. Cualquier incumplimiento de las mismas puede ser objeto de descalificación. Al participar autorizan a Abipase a enviar información por correo electrónico relativa a este concurso y utilizarlos con el fin de gestionar el concurso y cumplir con las bases, no cediéndose en ningún caso a terceros. 9. El plazo de admisión de las fotos finaliza el 11 de Noviembre de 2013. 10. Más información en abipase1@gmail.com o llamando al 946 569 204.